Auzitegi Gorenak gaur aztertuko du euskal presoek Frantzian egin dituzten urteak kontuan hartu edo ez

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 16a

Auzitegi gorenak Osoko Bil­kura du gaur Madrilen. Bertan erabakiko dute, euskal presoek Es­painiatik kanpoko kartzeletan egin dituzten urteak kontuan hartu edo ez. 50tik gora euskal preso daude egun, egoera horretan. Hau da, Espai­niatik kanpo beteta dituzte ur­teak, ez zaizkie kontuan hartu Espai­niara mugitzean.
Europar Bata­suneko Itu­nak dio, aurretik be­te­tako urteak kontuan hartu be­har direla. Itun horrek diona aplikatu zaie da­goe­neko preso ohi batzuei: Jo­se­ba Urrosolo, Carmen Gisa­sola, Santi Potros eta Alberto Pla­zaolari esaterako. Modu berean, 50tik gora euskal presok kartzelak utzi beharko lituzkete. Hori saiheste aldera, Espainiako Go­ber­nuak lege bat onartu du.

Orain arte, Audientzia Na­zionalak eman ditu honen inguruko epaiak, eta kontrajarriak izan dira. Auzitegi Gorenaren helburua da, gaurko Osoko Bilkuran hartzen den erabakia izatea definitiboa, hau da, irizpideak batzea eta preso guztiei berdin aplikatzea.

Sei hernaniar, aurrez Frantzian egonak
Hernaniarren kasuan, sei dira aurrez Fran­tzia­ko espetxeetan egonak, eta egun Espainiako kartzeletan dau­denak: Bal­do, Kepa Pi­ka­bea, Beñat Agina­galde, Joanes Larre­txea, Ainhoa Garcia eta Asier Ormazabal

«Pikabeari ukatu egin zioten»
Kepa Pikabea hernaniarraren kasua da, euskal presoetako batena. Maite Goizueta bikoteak Kronikari azaldu dionez, Pikabeak eta Carmen Gi­sasolak batera aurkeztu zuten 2013an, Europako diktamena aplikatzea: «Gisa­so­la­ren eskaria onartu egin zuen epaile batek eta aske utzi zuen. Pikabearen kasua beste epaile batek aztertu zuen, eta ez zuten askatu. Onartezina da. Ez dakit baten batek oraindik sinesten ote duen justizian...». Kepa Pikabeak 21 urte egingo ditu kartzelan: «Parot Dok­trinaren kasua aplikatu izan baliote, kalean behar lu­ke. Eta orain aske utziko balute, aterako litzateke kondena osoa, eta gehiago beteta».

Kontzentrazioa, Hernaniko Sortuk deituta
Hernaniko Sorturen esanetan, PPren espetxe politika krimi­na­larekin bukatzeko, indar eta bide guztiak aktibatu behar dira: «bide judiziala jarraitu, aktibazio eta mobilizazio sozialak biderkatu, babes politiko eta konpromiso instituzionalak indartu behar dira». Sortuk dio, PPren Gobernuaren presioak sortu duela egoera hau: «PP Europatik datozen arauak urratzeko prest dago, euskal preso politikoei ezartzen dien espetxe politikari eusteko».
Egoera salatzeko, hernaniar guztiei egin diete dei gaur kontzentraziora. Espetxe politika kriminalari, STOP. Presoak Etxera izango da lema, eta 19:00etan kontzentratuko dira, Plaza Berrin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!