Karabeleko ekonekazaritza etxaldeak saria jaso berri du. Euskal Gastronomia Kofradiak eman dio, nekazaritza ekologikoaren inguruan egiten duen lan esperimentazioa saritze aldera. Orain sei hilabete zabaldu zituen ateak Karabelekok, AGIFES, Blasena eta Kimu Bat entitateek bultzatuta.
Etxaldearen helburua da, barazki ekologikoak ekoiztea, eta kontsumo kulturala bultzatzea. Era berean, lantzen dute buru gaixotasuna duten eta baztertze arriskuan dauden pertsonen errehabilitazioa.