«Soluzio arrazionala eta negoziatua bilatzea ia obsesio izan zen Josurentzat, asko eman zuen»

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 16a

Hogeita bost urte bete dira Josu Muguruza hil zutela. Zergatik orain liburua?
Zifra borobila da, aitzakia, na­hi bada. Beharra ere ba­da­go, izan garena, garena eta izango garenaren inguruan ari­tzeko, memoria ariketa ho­ri egiteko, Txabi Etxeba­rrie­ta, Txikia edo Argala be­za­la Josu Muguruza ere oso gaz­te hil zuten... baina harek utzi­tako arrastoan gabiltza, gogo-bi­hotz, haren ametsaren il­doan. Hori guzti hori jorra­tzeko bitartekoa xumea da liburu hau.

Liburuak Josu Muguruzaren biografia biltzen du. Hitz gutxitan, nolakoa zen Josu Muguruza pertsona bezala, eta politiko gisa?
Jende naturala, arrunt nor­mala, pieza bakarreko militantea. 36ko gerra etxean sufri­tu­takoa, langileen semea, inmi­grante eta kinkien auzo ba­tekoa, euskararen maitalea, irakaslea, umore onekoa, az­ka­rra, kultoa, luma fin eta zo­rro­tzeko kazetaria... eta poli­ti­kari bezala, bere ahalmen guz­tia desplegatzen utzi ez ba­zioten ere, handia, oso han­dia. Ezker abertzalean ardura han­diak betetzera deitua ze­goen, karisma eta gaitasuna ez zitzaion falta, ez.

31 urterekin hil zuten Mugu­ruza. Ordurako ordea, ibilbi­dea egina zuen politika mun­duan. Zein da Muguruzak utzitako ondorena?
Nabarmendu zen gatazka armatua pil-pilean eta beruna lege zen ha­mar­kada batean. Soluziobide arrazional eta ne­goziatu bat bilatzea ia obsesio intelektual bat izan zen Jo­surentzat eta asko eman zuen zentzu horretan. Ez zen inte­lektualki batere na­gia eta zer­bait berritu behar bazen bera jartzen zen lehen lerroan... Orduko KAS Alter­natibaren berrikuntza, He­rri­tar Batasun baten izatea... alor askotan topa daiteke haren aztarna.

Esan bezala, bakea zuen hiz­pide. Soluziorako bide gisa inpli­katuen arteko negozia­zioa eta  elkarrizketa de­fenda­tzen zituen. Zein ziren egin zituen aportazioak?
Negoziazioak Aljerren zirenean, be­ra hemen ari zen, Euskal He­rrian, isilean ahol­kulari talde­an buru-be­larri. Be­rak gainbe­giratua zen orduko Eginen negoziazioaz argita­ra­tzen zen guztia, berak aipatu zituen gi­zartearen parte-har­tzea, alder­di politi­koen ma­haia... eta abar. Orduan 29 urteko gazte bat zen baina heldutasun politikoan eta konbikzioetan oso oso indar­tsua zen.

Gaur egun indarrean ja­­rrai­tzen al dute bere teoriek?
Bai... jakina. Aldaketak alda­ke­ta, hitzak hiztegi eta pu­rrus­tak purrastegi... haren in­darrak nolabaiteko bultzada eman die egungo bake aha­le­ginei. Baina zaila da Josu hemen balego zer pentsatuko lukeen esatea, hori ez zait zuzena iruditzen.

Josuren erailketa ere lantzen duzue liburuan. Zein da atera duzuen ondorioa?
Ez zela izan ultraeskuineko bi burutxori edo mendeku gose ziren bi biktimen kontu bat. Estatu krimen bat izan zen. Bazekiten, ondo jakin ere, nor zen Josu, zein bere ekarpena, nolakoa bere proiekzioa... eta zuzen-zuzen joan ziren haren bila. Santi Brouard hiltzea erabaki zuten berberek erabaki zuten Josuren hilketa.

Aurkezpenera gerturatzen denak orduko euskal gizar­tearen berri ere izango du.
Bai... lehenago aipatu bezala, gatazka armatua pil-pil eta beruna lege zuten urte haietan kokatu behar da Josuren pertsona eta ekarria. Ajuria-Eneko paktuak, biolentoak eta demokratak, GAL, “Santutegi frantsesa”... elementu horiek landuko ditugu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!