Domina ugari, Hernaniko akordeoilariek

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 15a

Arrasateko Akordeoi Lehiaketa garrantzitsuak jokatu ziren aurreko asteburuan, eta maila bikaina eman zuten akordeoilari hernaniarrek. Domina sorta zabalarekin bueltatu ziren: A hastapena kategorian, urrezkoa Malen Arantzategik, Ainhoa Azabalek, Elene Lopezek, Naia Lorentek, Araitz San Emeteriok eta Janire Urrutiak; eta zilarra, Miren Del Castillok, Larraitz Lujanbiok, Uxue Muñozek eta Intza Otamendik; A mailan, zilarrezko domina lortu zuten Nagore Bengoetxeak, Nora Lopezek eta Iker Velisek; B hastapenean, urrezkoa Irantzu Mujikak eta Naiara Nuñezek, eta zilarra Rosana Lopezek; eta B mailan, zilarrezko domina Irati ferreirok eta Elene Lizeagak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!