Jon Zabaletak jasoko du Dabilen Elea 2014 saria

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 15a

Dabilen Elea 2014 saria jasoko du Jon Zabaleta marrazkilari hernaniarrak. Ostegun honetan emango diote, Euskal Liburuaren Gauean; Donos­tia­ko Victoria Eugenia antzokian, 19:30etan.
Entzute haundiko saria da, kultur eragile ezagunek jaso dutena, aurreko urteotan: Xabier Olarra, Joxe Azurmendi, Mariasun Landa, Joan Mari Torrealdai...

Bere lanak ikusgai, Aieten
Marrazkilari hernaniarrak, gainera, bere lanak ikusgai jarriko ditu Aieteko kultur etxean, asteazkenetik aurrera. Liburu ilustratuak, bozetoak, eskulanak eta mural bat ere egongo dira bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!