Kontzentrazioa bihar Plaza Berrin, espetxe politika salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 15a

Hernaniko Sortuk kontzentrazioa deitu du bihar, ilun­tzeko 19:00etan Plaza Berrin, «espetxe politika kriminalari stop esateko». Herritar guztiei dei egin diete, salaketarekin bat egiteko.
Izan ere, bihar bilduko da Auzitegi Gorena, 56 euskal preso politikoren zigorra luzatu edo ez erabakitzeko: «Euro­patik datorren araua urratu edo ez erabaki beharko du Auzitegi Gorenaren osoko bilkurak», adierazi du Herna­ni­ko Sortuk.

«Ezin dugu ahaztu, preso hauek zigorra betea dutela»
Sorturen arabera, Auzitegiak erabakiko du ingeniaritza ju­ri­dikoa erabiliko duen presoei zigorra bidegabeki luza­tzeko: «ezin dugu ahaztu, preso hauek zigorra betea dutela, eta delitu beragatik zigorra bi aldiz betearazi nahi zaiela».

«Europatik datorren araua urratu edo ez erabaki beharko du Auzitegi Gorenak», salatu du Sortuk.

Egoera hori, PPren gobernuaren presioak eragin duela salatu du Hernaniko Sortuk: «prest daude arauak urratzeko, euskal preso politikoei ezar­tzen zaien salbuespenezko espetxe politikari eusteko». Horregatik, adierazi du bide guztiak aktibatu behar dituztela, «PPren espetxe politika kriminalarekin amaitzeko»: bide judiziala, aktibazio eta mobilizazio sozialak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!