Neskak aurten igo dira Euskal Ligako bigarren mailara eta oso denboraldi txukuna egiten ari dira. Bosgarren daude, hirugarrenarekin berdinduta, eta liderra bi puntutara dute. Eta gaur, hain zuzen, liderraren aurka jokatuko dute: CB Oncineda. Lizarran neurtuko dira 19:00etan hasita. Mutilek, berriz, bihar jokatuko dute. Euskal Ligako taldeak La Sallen jokatuko du 18:00etan, Jarrilleros taldearen aurka. Eta Gipuzkoa mailakoak ere, La Sallen jokatuko du (16:00), Zarautzen aurka.