«Parte hartze prozesuak oso gauza polita dira, jendeak politikaz gozatzea lortzen duzu»

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 14a

Asanblada Irekia egin zuen atzo, Hernaniko PSE-EEk, dato­rren urteko Udal Hautes­kundeei begira. Bertan izan ziren Ricardo Crespo alka­te­gaia, eta Odon Elorza, Kon­gre­suko diputatua eta Donostiako alkate ohia. Helburua: pro­gra­ma osatzen  hastea. Eta horre­tarako, herritarren propo­sa­menak eta iritziak biltzeari ekin diote: «lan talde bat osatu nahi dugu, programa idazteko dinamika bat egiteko», argitu zuen Pablo Peñacobak, Her­na­niko PSE-EEren idazkari nagusiak.
«Zuen proposamenak jaso nahi ditugu, programan sar­tzeko», azaldu zien Ricardo Crespok bertaratuei, «eta horiek semaforo batean jarri: berdean, egin daitezkeenak; laranjan, zailagoak direnak; eta gorrian, gure esku ez daudenak». Horretarako, zen­bait saio egingo dituzte, gaika.

«Gardentasuna eta parte hartzea da gehien eskatzen ari zaiona klase politikoari»
Aurreneko saioa izan zen atzokoa, eta gardentasuna eta herritarren parte hartzea lan­du zituzten: «hori da jendea gehien eskatzen ari zaiona klase politikoari, eta biak dira oso beharrezkoak: garden­ta­suna, denek jakin behar dutelako zer egiten den; eta parte hartzea, herritar guztiak egoteko erabakien atzean», adierazi zuen Crespok.
Odon Elorzak ere, parte hartze prozesuen garrantzia azpimarratu zuen: «herrita­rrek aukera izan behar dute ideiak emateko. Parte hartze prozesuak oso gauza polita dira, jendeak politikaz gozatzea lortzen duzu. Baina parte hartzea ezin da bukatu Hauteskun­de­etan, jarraita­su­na behar du».

Urtarrilaren 17an jarri dute hurrengo zita, ekonomiaz, enpleguaz... aritzeko: «une honetan gehien kezkatzen gaituzten gaiak», zehaztu zuten.

«Zenbat eta gardenagoa izan udaletxe bat, orduan eta eraginkorragoa izango da»
Gardentasunaz ere aritu zen Elorza: «dokumentuak edota komunikazioak ematean, erraz ulertzeko moduan eman behar dira. Hori ere bada garden­ta­suna. Eta udaletxe bat, zenbat eta gardenagoa izan, orduan eta eraginkorragoa izango da».
«Informaziorako eskubidea dauka herritarrak», defendatu zuen Crespok, «baina ez boletinean bakarrik argitara­tu­ta, herritar gehienek ez baitute begiratzen». Kargu publikoen soldatak, ordaintzen diren fakturak... publiko egitearen alde azaldu zen alkategaia.

«Egiten diren gastu batzuk, herritarroi kontsultatu behar zaizkigu»
Parte hartzearen eskasiaz ke­xa­tu zen, bertaratutako he­rri­tar bat: «egiten diren gastu batzuk, herritarroi kontsultatu behar zaizkigu. Zenbait gauza aldatu dira, eta gastu bat egin, gaizki zegoelakoan. Eta hortik gutxira, beste gastu bat hasieran bezala jartzeko».
Zentzu horretan, Crespok jakinarazi zuen, trafikoko lan guztiak herritarren esku jarriko lituzkeela, eta ez bere kasa erabaki: «zenbait gastu haundi, herritarren parte hartzera eta bozketara aterako nituzke».

Herritarrekin, hurbilketa
«Urte hauetan, hurbilketa bat nabaritu dut herritarren eta alderdiaren artean», ziurtatu zuen Crespok. «Eta uste dut, noizbait botoa eman digu­tenak, desiatzen daudela guk arrazoiak emateko, berriz guri bozkatzeko».
Urtarrilaren 17an jarri dute hurrengo zita, ekonomiaz, enpleguaz... aritzeko: «une honetan, gehien kezkatzen gaituzten gaiak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!