Irabazi beharreko partidua gaur, Pasaiaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 13a

Mundarrok denbora daramaki partidurik irabazi gabe eta ia punturik lortu gabe eta gaurko partidua irabazi beharra dauka, beheko postuetatik urruntzen joateko. Gainera, azkenaurrenaren aurka jokatuko du, hau da, atzetik duen taldearen aurka: Pasaia. Puntu baten aldea besterik ez dute. Beraz, estu hartu beharko dituzte moreek. Gaur jokatuko dute 20:15etatik aurrera, Don Boscon. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!