Asteburu honetan bi karrera izango dituzte Donosti Berri taldeko txirrindulari astigartarrek. Gaur, Gipuzkoako Challengeko laugarren jardunaldia izango da. 16:00etatik aurrera neurtuko dira, japoniarrean, scrachean eta puntuazioan. Aurreko jardunaldian emaitza onak lortu zituzten eta Gorka Urkiola jubenila seigarren postuan dago, liderretik 14 puntutara. Urko Semperena kadeteak, berriz, hirugarren postuan jarraitzen du. Liderra 14 puntutara dauka. Eta Tomas Otermin kadetea ere pixkanaka sasoian jartzen ari da. Bihar, Kluben arteko Gipuzkoako Kopako lehenengo jardunaldia izango da. 09:45etan hasiko da.