Gurutzealdek eta Olarrak gaur ekingo diote trinketeari

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 13a

Gipuzkoako Trinkete Txa­pelketa martxan da eta bertan lehiatuko dira Mundarro taldeko Oier Gurutzealde eta Egoitz Olarra astigartarrak. Eskuz banaka, lehenengo mailan ariko dira biak eta txapelketako lehenengo partidua gaur jokatuko dute.
Irurako trinketean jokatuko dira partiduak, arratsaldeko 14:15etatik aurrera. Guru­tzeal­derena laugarren partidua izango da eta Olarrarena seigarren partidua. Gurutzealdek Behar Zana taldeko Eñaut Esnaola izango du aurrez aurre eta Olarrak, Hernani taldeko Ander Lopez.

Gurutzealde, Mundarron berriz
Gurutzealdek Urnieta taldearekin jokatu du Gipuz­koako Bina­kako Txapelketa, zedituta. Bi­ga­­­rren mailan aritu da Julen Loi­te­­­girekin eta ligaxkan erdi parean geratu dira. Txapel­keta hori bukatuta, Munda­rro­re­kin ja­rrai­tuko du, orain arte bezala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!