Disko festa eta ziklo maratoia izango dira gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 13a

Kirol Egunaren barruan, hainbat kirol probatzeko aukera jarri du Kiroldegiak, herritarren eskura. Atzo, hipopresiboak, gliding eta cardio-box egiteko aukera izan zen. Eta gaur, umeentzako disko festa eta helduentzako ziklo maratoia izango dira.
Disko festa, 4-12 urtekoen­tzat da eta arratsaldeko 16:30etatik 17:30etara izango da. Ziklo maratoian, berriz, bi txanda antolatu dituzte. Lehe­nengoa 18:00etatik 19:00etara izango da eta bigarrena, 19:00etatik 20:30etara. Saio hauetan parte hartzeko, izena eman behar zen aurretik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!