Esperientziaren Eskolan, generazioen arteko harremana bultzatzen ari dira aurten ere. Bigarren trukea egin dute aste honetan, DBH 4garren mailakoekin. Eskolako emakumeak bi egunez ikastolara joan dira, gauza berriak ikastera: dantzak, teknologia berriak... Eta beste bi egunez, ikasleak Gure Izarran elkartu dira Esperientziaren Eskolako kideekin: josten, plantxatzen, janaria prestatzen... ikasi dute. Oso esperientzia aberasgarria dela azpimarratu dute.