Musika Eskolako kideek Gabonetako kontzertua emango dute bihar. 9 bat taldek joko dute goizeko 10:00etan hasita, Musika Eskolan. Egitaraua: 10:00etan, musika hezkuntza goiztiarra, piano bakarlariak, biolin taldea eta tronpeta ikasleak; 11:00etan, teklatu taldeak, trikitixa eta pandero taldeak eta AHIT; eta 12:15etan, pop-rock konboak eta tailerra 3 (6 urtekoak).
Entzunaldia, etzi
Entzunaldiak ere izaten ari dira egun hauetan eta astelehenean, pianoa, zeharkako txirula eta biolinen txanda izango da (19:00).