Potologuak antzezlana ekarriko dute gaur Astigarragara Nagore Aranburu, Egoitz Lasa eta Mikel Pagadi aktoreek. Umorea oinarri hartuta, gure gizartearen eta harremanen “analisia” egingo dute: «Taberna guztiak ixteko zergatik jartzen da Benitoren Erribera? Gizajoak ze kulpa dauka?...». Arratsaldeko 20:00etan izango da kultur etxean. Sarrerak salgai egongo dira ordubete lehenagotik, 6 euroan.
Tomax eta Muxugorriren abentura berria, bihar
Umeentzako antzerkia ere izango da bihar: Tomaxen abenturak, txipli-txapla. Tomax eta Muxugorri pailazoek beraien abentura berria ekarriko dute. Oraingo honetan, hondartzara joango dira. Arratsaldeko 17:30etan izango da kultur etxean. Sarrerak 2,5 euroan egongo dira salgai antzerkia hasi baino ordubete lehenagotik.