Truke-txartelarekin, jostailu bat jasotzeko aukera bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 13a

GAbonak gainean dira eta Udaleko Hezkuntza sailak jostailuen truke azoka antolatu du. Atzo, jostailuak eramateko hitzordua jarri zuten eta eran­tzun ona izan zuen: «Oso egoera onean daude jostailuak eta inplikatu direnak, asko inplikatu dira, jostailu bat baino gehiago ekarri dute», azaldu zuten Xaguxarreko kideek. Ba­tez ere, mahai jokoak eta panpinak eraman zituzten, baina beste mota bateko jostailuak ere baziren. Jostailuak eraman zituztenek truke-txartela jaso zuten eta bihar,  beste jostailu bat hartzeko aukera izango dute truke-txartela erakutsiz. Eskolako jolastokian izango da, 12:00etatik 14:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!