Azken eguneko jaialdia, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 13a

Gabonetako oporraldirako astebete geratzen zaie Xalto Eskolako kideei. Ostiralean izanen dute azken eguna eta jaialdia antolatu dute. Goizean goiz, Olentzero eta Mari Domingi ibiliko dira opariak banatzen eta 11:00etatik aurrera, ikasleek Gabon kantak kantatuko dituzte jantokian. Eta irakasle eta gurasoek ere kantatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!