Ostegunean irabazi beharra zeukaten Barrenetxea IVk eta Zeberio IIk, Binakako Txapelketako finalera pasatzeko. Baina galdu egin zuten. Ezkurra II eta San Miguel gehiago izan ziren, eta 40 eta 34 irabazi zieten. Hauek finalean daude, dagoeneko, eta gaurko finalerdiko partidua irabazten duen bikotea izango dute aurkari, finalean: Ezkurra eta Ion, edo Uterga eta Endika. Arratsaldeko 16:00etan hasita jokatuko da partidu hori, beste hiruren tartean, Galarretan.