Santo Tomas egunari aurre hartu, eta txistor jatea antolatu da bihar Sorgintxulo auzoan. Elkartean bertan izango da, eguerdi partean. Gainera, hamaiketakoa egin bitartean, saskia eta ardo botila kaxa bat zozketatuko dituzte, bazkideen artean. Kuotaren erreziboan dago jokatzen den zenbakia.