Azaroko Ligako jokalari onena izan da Igor Genua hernaniarra, talde aurkarietako entrenatzaileek banatutako puntuen arabera. Podiuma osatzen dute, bere atzetik, Getxoko Anthony Matotok eta Ordiziako Asier Alvarezek.
Pozik izendapenarekin?
Poz pixka bat ematen du bai, baina sailkapena nola dagoen ikusita, ez du gehiegi inporta.
Aurreko denboraldiko lesiotik errekuperatu zarela, behintzat, ematen du.
Ezin izan dut denboraldi hasieratik ondo jokatu; ez behintzat, aurreko denboraldiko formarekin. Baina badirudi baietz, errekuperatu naizela dagoeneko.
«Hobetzen ari gara, eta saiatuko gara maila mantentzen»
Denboraldi honen martxa errekuperatzea, berriz,
zailagoa dela ematen du...
Biharko partiduarekin bigarren buelta hasiko dugu, eta Santboiana izango dugu aurrez aurre, aurreneko taldea. Aurreko asteburuko partidua galtzea kolpea izan zen, aurkari zuzena baikenuen Bartzelona, eta orain 7 edo 8 bat puntu ateratzen dizkigu.
Hala ere, hemendik aurrera ere saiatuko gara ahal dugun guztia ematen. Landaren estutzen jarraitzea da asmoa. Aurten belaunaldi aldaketa egon da, nabarmena, eta kosta egin zaigu erritmoa hartzea eta taldeko jokatzeko modura ohitzea. Baina hobetzen ari gara, eta saiatuko gara maila mantentzen. Jaisten bagara, berriz, ez da ezer gertatzen. Ez gara honetaz bizi. 3-4 urte eman genituen igotzeko puntuan, lortu arte, eta seguru, jaisten bagara, berriro igotzeko maila emango dugula laster.