Zapatilak eta mozorroak prest, Wukroren alde!

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 13a

Abenduaren 31n San Silves­tre lasterketa egiten da hainbat herritan, eta Hernanin Wukroren alde antolatu da, bigarren aldiz.
Izen ematea irekita dago, Ibai Mendi eta Pelotadendan, eta kirolprobak.com webgunean. 13 urte arteko haurren­tzat izen ematea doanekoa da, eta 14 urtetik gorakoek 6 euro ordaindu beharko dituzte (lasterketa egunean, 10 euro). Bildutako diru guztia Wukrora bidaliko da.

Lasterketa, hiru txandatan
Adinaren arabera, hiru txanda antolatu dira lasterketan parte hartzeko. Arratsaldeko 17:30etan 0 eta 8 urte bitarteko haurrek hartu ahal izango dute parte. Arratsaldeko 17:30e­tan, berriz, 8 eta 13 urte bitartekoek.
Lasterketa ofiziala 17:45e­tan hasiko da, eta bertan hartu ahal izango dute parte 14 urtetik gorako gazte eta helduek.
Izena emateko epea abenduaren 29an bukatuko da Ibai Mendi eta Pelotadendan, eta hilaren 30ean, kirolprobak.com webgunean. Lasterketa egunean bertan ere izena emateko aukera izango da, baina 10 euroan.

Lasterketa Plazan hasi eta bukatuko da, eta 4km izango ditu.

4km-tako ibilbidea
Plazan hasi eta bukatuko da lasterketa, eta 4km izango ditu.
Plazatik Lizeaga kalean ba­rrena abiatuko dira korrikalariak. Larramendi kalean gora hartuko dute gero, eta udaletxe atzetik pasata, Atzieta kaletik behera segiko dute. Zinkoene­ara iritsita, Floridaraino jaitsi beharko dute, eta Sagastialde ingurura jo, segidan. Gero, Mon­tebideo eta Karmelo Laba­ka kaleetan gora hartu, Latsun­be auzotik pasa, eta Urbieta kaletik Kale Nagusira joko dira. Handik gora igota, Plazan bukatuko dute lasterketa.

Sari eta opariak, baita mozorro onenari ere
Lasterketan parte hartzen duten korrikalari guztiei oparitxoren bat emango zaie.
Era berean, kategoria bakoi­tzeko aurreneko hiruri garaikurrak emango zaizkie. Bi ka­te­goria izango dira: absoluto ema­kumeak eta absoluto gizonak.
Bestalde, dei egin dute umore puntu bat jarri eta mozorrotuta parte hartzera animatzeko. Mozorro politenari edo graziosoenari saria emango diote, baita ere.

Opariak izango dira partehartzaile guztientzat, eta irabazleez gain, mozorro politena daramanak ere jasoko du sariren bat.

Helburu solidarioak
CD Hernanik eta Hernani Wukrorekin erakundeak azaldu dute lasterketak hiru helburu dituela: Wukroren errealitatea ezagutzera eman eta laguntzeko dirua biltzea, oinarrizko kirola sustatzea, eta Gabonetako ekintza bat antolatzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!