Egun osoko plana, urteurrena errematatzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 13a

Kontrakantxa gaztetxeak bizirik segitzen du, eta zor­tzigarren urteurrena ospatze aldera, ekitaldiz betetako astea antolatu dute. Bi urte itxita egon eta gero, orain hilabete gutxi ireki zituen ateak Kontrakantxak: «ilusio haundia genuen, Hernaniko gazteok berriro ere lokal publiko bat genuelako». Dena ez da ordea, espero bezain borobila izan:  «hilabeteak pasa dira, eta errealitatea bestelakoa izan da. Horrelako lokala izanda ere, eta erabilera gutxi ematen zaio...».
Urteurrenaren aitzakia perfektua izan da, herritarrak gaztetxera gerturatzeko: «hel­burua da jendea erakartzea, eta egiten ditugun gauzetara engantxatzea. Denon artean sekulako lana egin dezakegula uste dugu, batez ere, hastera goazen urteari begira».

«Hiru taldek joko dute, 22:30etan hasita: 3gabe2,
Luz de putas eta Dj Aratz. H.»

Egun borobila, gaurkoa
Festa giroan itxiko dute, os­pa­kizun astea. Trikipoteoan abia­tu­ko dira, eguerdiko 12:00etan, Pla­zatik. Eguerdian gaztetxean du­te zita, bazkaria antolatu baitute.
Festa giroak ez du etenik izango goizaleko ordu txikiak ar­te. Arratsaldeko 18:00etan  Bu­­runtzantzan batukadarekin  ka­le­jiran ibiliko dira, herria gi­ro­tzeko gogoz. Eta 22:30etan da  beste ekitaldi nagusia: kontzertuak. Hiru tal­dek jarriko dute erritmoa: 3gabe2, Luz de putas eta Dj Aratz. H.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!