Atzo ireki zuten Karabelgo zubi berria, eta gaur botako dute zaharra

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 12a

Ekainean jarri zuten bere tokian Karabelgo zubi berria. Ireki, berriz, atzo arratsaldeko 16:00etan egin zuten. Makina bat herritar inguratu zen zubi berria aurreneko aldiz gurutzatzeko asmoz. Aurreneko kotxe, kamioi eta bizikletak ere orduantxe pasa ziren zubi gainetik. Zubiari dagokion obrarekin bukatzeko, zubi zaharra botatzea besterik ez da falta. Gaur egingo dute hori, arratsaldeko 16:00ak inguruan. Gaurkoekin, bukatuta izango dira Karabelgo zubiari dagozkion lanak, eta etxeekin hasiko dira laster.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!