Asanblada Irekia bihar, programa zehazteko

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 12a

Asanblada Irekia egingo du Hernaniko PSE-EEk bihar, 11:00etan Biterin. Bertan izango da Odon Elorza Donos­tiako alkate ohia ere. Helbu­rua da hernaniarren propo­sa­menak eta ideiak jasotzea, eta denen artean, programa osa­tzen hastea, datorren urteko Udal Hauteskundeetarako.

«Herritarren ekarpenak jaso nahi ditugu, guztion artean herria hobetzeko», azaldu du Hernaniko PSE-EEk.

Horregatik, alderdiak dei egin die herritar guztiei, biharko saiora azaltzeko eta parte hartzeko. Programa osatzeko, zenbait gai landuko ditu bihar biltzen den lan taldeak: birsorkuntza demo­kratikoa, herritarren parte hartzea, gardentasuna...

Parte hartzeko triptikoak, buzoietan
Herritarren parte hartzea sustatzeko, beste ekimen bat ere jarri dute martxan. Egun hauetan, parte hartzeko trip­tikoak banatu dituzte buzoi­e­tan. «Herritarren ekar­penak jaso nahi ditugu, Hernaniren beharrak hobeto ezagutzeko, eta guztion artean gure herria hobetzeko», azaldu dute.
Udal Hauteskundeetarako programa osatzeko baliatuko dituzte proposamen horiek ere: «programa parte hartzailea osatu nahi dugu, herritarren proposamenak jarraituz».
Horretarako, eskatu diete triptikoak betetzeko proposa­menekin, eta Casa del Pueblon (Elkano kalea) entregatzeko .

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!