Ate irekiak gaur, Harrera Zerbitzua ezagutzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 12a

Udaletxeko Harrera Zerbitzu berria ezagutzeko aukera izango dute gaur herritarrek. Ate irekien saioa egingo dute, 17:00etatik 20:00etara, eta Herritarren Harrera Zerbitzua aurkeztuko dute Udal Gobernu Taldeko kideek. Udaletxeko sarreran jarri dute zita.
Zerbitzu berria azaltzeko, gainera, eskuorriak bidaliko dituzte etxeetara. Helburua da bulego bakarrean zentrali­za­tzea, udaletxean egin beha­rreko tramite guztiak. Horrela, errazagoa eta erosoagoa izango da herritarren eta Udalaren arteko harremana, azaldu dutenez.

Gero eta tramite gehiago, harreran bertan
Hasieran, eskaera haundiena duten tramiteak hartuko ditu Harrera Zerbitzuak. Baina, pixkanaka, tramite eta zer­bitzu gehiago eskainiko ditu.
Gainera, www.hernani.eus web orriaren bitartez, tramite asko egin ahal izango dira, ziurtagiri digitala edo Harrera Zerbitzuan emango duten gakoa erabiliz.

Goizeko ordutegia
Goizez izango da aukera tra­mi­teak egiteko: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00e­tara. Dena den, Erregistroa eta Biztan­leen-Errolda tramite­e­tarako, ordutegia zabalagoa izango dute: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 19:00e­tara; eta hileko aurreneko eta hirugarren larunbatean ere izango da aukera, tramite horiek egiteko, 10:00etatik 13:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!