Larrialdi kimikoen simulakroa egingo dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 11

Sirena hotsak entzungo dira gaur, eguerdiko 12:00ak alde­ra, Hernanin eta Ereñotzun. Larrialdi kimikoen simula­kroa egingo dute, herriko industria kimikoetan, eta horretarako, alerta-sirenak aktibatuko dituzte. Horrela, konprobatuko dute behar bezala funtzionatzen dutela, eta noizbait ihes kimikorik gertatzen bada, herritarren segur­tasuna bermatuta egongo da. Hain justu, ihes kimikoen berri ematen duten sirenak dira aktibatuko dituztenak.

Aldizkako probak, segurtasuna bermatzeko
Simulakroaren berri eman du Eusko Jaurlaritzako Larri­aldiei Aurre Egiteko eta Metereo­logiako Zuzendari­tzak. Azaldu dutenez, aldizka egiten dituzte horrelako probak, Seveso araua betetzeko. Industria kimikoen segurta­su­na bermatzea da hel­bu­rua.
Simulakroaren inguruan edozein zalantza izanez gero, deitu 945 06 44 51 telefono zenbakira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!