Zubi berria izango du Hernanik, gaurtik. Arratsaldeko 16:00etan, Karabelgo zubi berria irekiko dute, trafikoarentzat zein oinezkoentzat. Behin berria zabalduta, zubi zaharra botako dute, eta ibai gaineko zutabeek eragiten duten oztopoa ezabatu.
Udalak jakinarazi du, zubi berria ezinbestekoa dela, uholdeei aurre egiteko aurreneko neurri bezala. Izan ere, arrisku haundiko eremua da Karabel.
Zubiaz gain, errotonda bana ere egin dute, zubiaren alde banatara: Akarregi poligonoan bat, eta Karabelen bestea.
Etxebizitzak eraikitzen, laster
Gainera, zubia bukatuta, Karabel Berriko etxebizitzak eraikitzen hasiko dira, zubiaren aurreko eremuan. 87 etxebizitza izango dira, guztira.