Kutxabank hizpide hartuta, mahai ingurua antolatu du Hernaniko Kaleratzeak Stop taldeak, abenduak 18an. Biterin izango da, iluntzeko 19:30etan. Landuko dute bankuek zer egiten duten, gure diruarekin. Urko Apaolaza izango da moderatzailea, eta hiru kidek hartuko dute parte mahai inguruan: Joxe Mari Erauskin, Kaleratzeak Stopeko abokatua; Julian Zapiain hernaniarra, EHUko irakaslea; eta Javier Olaberri politologoa. Kutxabanken praktikak salatu nahi ditu Kaleratzeak Stop taldeak: «gure borroka beti izan da banku gehienen kontrakoa, beren gehiegikeriengatik. Baina Kutxabanken kasua berezia da, praktika okerrenak burutzen dituelako».
Bilerak, ostegunero
Hernaniko Kaleratzeak Stop, astero biltzen da Transpakarren, 19:00etatik 21:00etara. Etxebizitzarekin arazoren bat duen edonor joan daiteke.