Gabonetako loteriak

Kronika - Erredakzioa 2014ko abe. 10a, 01:00

Doberaren zenbakia, 26.470
Dobera Euskara Elkarteak salgai dauka gabonetako loteria. Bere zenbakia 26.470 da, eta Doberan (Larramendi 11, behea) dago salgai, bost euroan: lau jokatzen dira, eta bat elkarteari laguntzeko da.

Berriak elkarteak, denda eta tabernetan
Berriak elkartearen loteria salgai dago, elkarteko denda eta tabernetan. 33.133 da zenbakia, eta 5 euroko partizipazioak dira.

Goiz Eguzkirena, bazkideentzat
Goiz Eguzkin eskuragarri daukate gabonetako loteria, egoitzako bazkideentzat. Bulegoko ordutegian erosi daiteke: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 16:00etatik 18:00etara. Bazkide bakoitzak, 10 euroko partizipazioa erosi dezake. Horretarako, egoitzako kuota ordainduta eduki behar du derrigorrez.

Odol emaileena, Portalondo estankoan
Hernaniko odol emaileen taldeak ere, badauka gabonetako loteria. Portalondo estankoan daukate eskuragarri, odol emaileek.

Atletismo taldeak, 16.244 zenbakia
CD Hernani atletismo taldeak, 16.244 zenbakia dauka salgai, 5 euroko partizipazioetan. Ohiko lekuetan daude: Conde kioskoa, Gunea zerbezeria eta taldearen lokala (Gabriel Zelaia 2, behea).

Elur Txoriren loteria, eskuragarri
Eskuragarri dago Elur Txori elkartearen gabonetako loteria. Interesa duen edonor, jar dadila harremanetan edozein batzarkiderekin.

Etxeberrikoa, astearte eta asteazkenetan
Etxeberri elkarteko bazkide eta jarraitzaileek, eskuragarri daukate elkartearen gabonetako loteria. Astearte eta asteazkenetan erosi daiteke, elkartean bertan, 19:00etatik 20:00etara.

Xalaparta elkartearena, abenduak 14 arte
Xalaparta elkarteak, astearte eta ostegunetan dauka salgai gabonetako loteria, 18:00etatik 19:15etara. Abenduaren 14ra arte dago aukera, loteria erosteko.

PSE-EEk berea salgai, egoitzan
Hernaniko PSE-EEk, 5 euroko partizipazioetan jarri du salgai gabonetako loteria, alderdiaren egoitzan: Casa del Pueblo (Elkano kalea).

EAJrena, asteazkenetan Batzokian
Hernaniko EAJk salgai dauka gabonetako loteria. Txirrita kaleko Batzokian erosi daiteke, asteazkenetan, 18:00etatik 19:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!