Bi etxebizitza alokairuan hartzeko, izen ematea abenduak 15era arte

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 10a

Udalak bi etxebizitza jarriko ditu alokairuan, eta hautaketa prozesua jarri du martxan. Hautaketan parte hartzeko, Eusko Jaurlaritzako Etxebideko eskatzaileen erregistroan izena eman­da egon behar da. Erregistratuta ez daudenek, abenduaren 15era arte daukate epea: www.etxebide.info. Etxebizitza gehiago ere, alokairuan jarriko direla aurreikusten du Udalak, eta horiek esleitzeko, orain burutuko duten hautaketa prozesua hartuko dute kontuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!