Jostailu bat utzi ostiralean eta beste bat hartu igandean

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 10a

Udaleko Hezkuntza sailak jostailuen truke azoka antolatu du. Jostailuak aldatzeko aukera izango da, eskolako jolastokian. Ostiralean, jostailuak eramateko hitzordua jarri dute, 16:30etatik 18:30etara. Egoera onean dauden jostailuak utzi eta truke-txartela jaso beharko da. Ondoren, igandean, truke-txartelarekin beste jostailu bat hartzeko aukera izango da, 12:00etatik 14:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!