Entzunaldia eta Gabonetako kontzertua, aste honetan

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 10a

Eguberriak edo Gabonak gainean dira eta Musika Es­kolan entzunaldiak antolatu dituzte, hilabete hauetan zehar ikasleek ikasitakoa erakusteko. Ostiralean ha­si­ko dira eta datorren ostira­lera arte, ia egunero izango da emanaldiren bat. Trikitixa eta pandero ikasleen txanda izango da ostiralean bertan, arratsaldeko 19:30etan ha­sita.

Gabonetako kontzertua, igandean
Igandean, berriz, Gabonetako kontzertua eskainiko dute. 10:00etan, honako taldeek joko dute: musika hezkuntza goiz­tia­rra, piano bakarlariak, bio­lin taldea eta tronpeta ikasleak. Ondoren, 11:00etan: teklatu tal­deak, trikitixa eta pandero tal­deak eta AHIT. Eta buka­tzeko, 12:15etan: pop-rock konboak eta tailerra 3 (6 urtekoak).

Entzunaldiak
Abenduak 12, ostirala
19:30, Trikitixa eta panderoak.
Abenduak, 15, astelehena
19:00, Pianoa, zeharkako txirula eta biolinak.
Abenduak 17, asteazkena
19:30, Pianoak.
Abenduak 18, osteguna
19:30, Gitarra elektrikoak eta
konboak.
Abenduak 19, ostirala
19:30, Gitarra klasikoak eta Eira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!