Hasi dira janaria eta konpresak biltzen, Saharako errefuxiatuen kanpamendura eramateko. Atzotik, kaxak prest daude Biterin eta eskoletan, gehien behar diren produktuak jasotzeko: atuna edo sardinak oliotan, arroza, pasta, konpresak, azukrea, olioa... Abenduak 19an eta 20an, supermerkatuetan ere bilduko dute.