Breogan Fernandezen epaiketako sententzia azaroaren 13an atera zen eta urtebeteko espetxe zigorra eta 1000 euro inguruko isun ekonomikoa ezarri diote. Isun ekonomikoarekin laguntzeko, kantu afaria antolatu du Astiarra libre dinamikak. Morau eta Beñardok beraien azken diskoa aurkeztuko dute. Abenduaren 19an izango da Zipotzan (21:00) eta txartelak 15 euroan daude salgai, bertan.
Errekurtsoa
Fernandezek Kronikari azaldu dionez, errekurtsoa jarri diote epaiari: «Ez dituzte gure probak baloratu, ez bideoak, ez testiguak onartu... Eta Ertzaintzaren bertsioa onartzeko, beraien hitza bakarrik nahikoa izan dute, probarik gabe». Zain daude orain.
Fernandez, beste lau gazterekin epaitu dute Bilboko Epaitegian, Ondarroako herri harresian autoritateari eraso izana leporatuta. Astiarra librek muntai polizial bat dela salatu du.