Ehiza, arrantza eta tiroa erretratatzeko, argazki lehiaketa martxan

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 10a

Txantxangorriko Argazki Lehiaketaren 2garren edizioa antolatu du elkarteak, ehiza, arrantza eta tiroa erretrata­tzeko. Horixe da jarri duten gaia; interpretazioa, ordea, argazkilarien esku utzi dute. Edonork hartu dezake parte lehiaketan, eta bakoi­tzak, gehienez, hiru argazki aurkezteko aukera izango du.

Entregatzeko epea, abenduak 31ra arte
Dagoeneko entregatu daitezke argazkiak, eta abenduaren 31 izango da parte hartzeko azken eguna. Elkartearen helbide elektronikora bidali behar dira: info@txantxangorri.com. Argazkiek JPEG formatuan egon behar dute, eta bereizmen maximoarekin.
Argazkiak bidaltzean, mezuan jakinarazi behar dira egilearen izen-abizenak, telefonoa eta helbidea. Gainera, argazki bakoitzak bere izenburua izan beharko du, mezuan bertan jasoa.

Hiru kategoria, hiru sari
Argazki lehiaketan, hiru kategoria bereiziko dituzte. Bi kategoria, adinaren araberakoak izango dira: 14 urte baino gazteagoak batetik, eta 14 urtetik gorakoak bestetik. Hirugarren kategorian, argazki herrikoiena nabarmenduko du elkarteak. Horrela, beraz, hiru sari banatuko dituzte.
Informazio gehiagorako, Txantxangorri elkartetik pasa edo deitu 688 625 576 telefono zenbakira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!