Sirena hotsak entzungo dira bihar Hernanin, eguerdiko 12:00ak aldera. Izan ere, larrialdi kimikoen simulakroa egingo dute, herriko industria kimikoetan, eta alerta-sirena aktibatuko dute, probak egiteko. Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Metereologiako Zuzendaritzak.
Ihes kimikoen berri ematen duten sirenak
Urtero egiten dute simulakroa, industria kimikoetan. Zehazki, ihes kimikoen berri ematen duten sirenak dira aktibatuko dituztenak.
Urrutitik aktibatzen dira sirenak, eta helburua da, ondo funtzionatzen dutela konprobatzea. Horrela, herritarren segurtasuna bermatu nahi dute, inoiz ihes kimikorik gertatzen bada.
Seveso araudia betetzeko, aldizkako ariketak
Industria kimikoen segurtasuna bermatzeko, aldizkako ariketak egitea agintzen du Seveso araudiak. Hori betetzeko, biharko simulakroa eramango du aurrera, Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzak. Edozein zalantza izanez gero, deitu 945 06 44 51 telefono zenbakira.