Kirol Eguna izango da ostiral eta larunbatean, kiroldegian. Ohi bezala, kirol desberdinak probatzeko aukera izango da. Oraingo honetan: hipopresiboak, gliding, cardio-box, ziklo maratoia eta haurrentzako disko festa antolatu dituzte. Izena, kiroldegian eman behar da eta gaur da azken eguna.
Ziklo maratoian bi txanda antolatu dituzte, iraupen desberdinekoak. Kasu honetan, zertxobait ordaindu beharko da.
EGITARAUA
Ostirala
18:00-18:45 Hipopresiboak.
18:45-19:30 Gliding.
19:30-20:30 Cardio-box.
Larunbata
16:30-17:30 Disko Festa
4-12 urtekoentzat.
18:00-20:30 Ziklo maratoia.
- 1. txanda: 18:00-19:00
(bazkideek 2 euro;
ez bazkideek 3 euro).
- 2. txanda: 19:00-20:30
(bazkideek 4 euro;
ez bazkideek 6 euro).