Bete-betean sartu da Kontrakantxa Gaztetxea, 8garren urteurreneko ospakizunetan. Bideo emanaldia izan zuten atzo, Euskal Herriko gaztetxe ezberdinek nola funtzionatzen duten ikusteko. Gaur, berriz, haur jolasak izango dituzte, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Jolasen finalak ostegunean izango dira, 19:00etan.