Hernani 1 taldea izango da finalista, Gipuzkoako Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 9a

Hernanik badauzka bere hiru ordezkariak, Gipuzkoako Txa­pelketaren finalerako: Ramos, Zubimendi eta Ben Ali, Hernani 1 taldekoak. 25-15 irabazi zuten semifinala, Hernani 2 taldearen kontra, eta final haundirako txartela eskuratu zuten.
Markagailuak erakusten duena baino orekatuagoa izan zen partidua. Hernani 1 taldean, Ramosek eta Zubimendik jokatu zuten; Hernani 2rekin, berriz, Kerejetak eta Legarre­tak. Oso berdinduta ekin zioten lehiari, eta 13-13 ere egon zen markagailua. Hortik aurrera, ordea, nagusi izan zen bikote gorria.

Altzatarra edo Soraluze, aurkaria
Txartela lortuta, finaleko aurkaria ezagutzea bakarrik falta zaie hernaniarrei. Altzatarrak eta Soraluzek jokatuko dute beste semifinala, larunbat honetan bertan, Donostiako Altza auzoan. Etxeko taldea da faborito.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!