Eskulanak, txapelketak eta gabonak, abenduko plana

Kronika - Erredakzioa 2014ko abe. 9a, 01:00

Ia egunero izango dute zeregina gazteek, Hernaniko Gazte Txokoan. Abenduan ere, programa zabala prestatu dute, eskulanetatik hasi eta gabonetako ekintzetaraino.
Arratsaldero biltzen dira lokalean (Aristizabal 5, behea), 12 eta 16 urte arteko gazteak: asteartetik ostegunera, 17:00e­tatik 20:00etara; eta ostiral, la­runbat eta igandeetan, 16:30e­tatik 20:00etara. Astele­he­netan baino ez dute atseden hartzen.

2garren eskuko azoka, aste honetan
Aste honetan, 2garren eskuko azokarekin ariko dira buru-belarri. Bihar eta etzi egingo dituzte eskulanak, azokan jartzeko. Izan ere, larunbat honetan bertan egingo dute 2garren eskuko azoka.
Ostiralean, berriz, saio berezi bat egingo dute Gazte Txokoan: neskak, mutilak eta nahasmenak. Eta astea borobiltzeko, futbolin txapelketa izango da igandean.

Gabonetara begira
Datorren astean, berriz, gabonetara begira jarriko dira. Asteazkenean eta ostegunean, gabonetako txartelak egingo dituzte, eskuz. Igandean Santo Tomas Festa ospatuko dute, eta bete-betean sartuko dira ospakizun giroan: gabonetako pastelak 23an, eta gabonetako ginkana 30ean.

ABENDUKO PROGRAMA
Abenduak 9 Wii bideojokoa
Abenduak 10-11 2garren eskuko azokarako eskulanak
Abenduak 12 Neskak, mutilak eta nahasmenak
Abenduak 13 2garren eskuko azoka
Abenduak 14 Futbolin txapelketa
Abenduak 16 Play Station bideojokoa
Abenduak 17-18 Gabonetako txartelak eskuz
Abenduak 19 Just Dance
Abenduak 20 Txiba txapelketa
Abenduak 21 Santo Tomas Festa
Abenduak 23 Gabonetako pastelak
Abenduak 26 Mazetak diseinatu
Abenduak 27 Oka prestatu
Abenduak 28 Oka jolasa
Abenduak 30 Gabonetako ginkana

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!