Sahararako janari bilketa martxan, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 9a

Martxan da janaria biltzeko kanpaina, Saharako errefu­xiatuen kanpamendura era­mateko. Gaur hasiko da produktuak biltzen Saha­ra­ren aldeko Euskal Karabana. Eskoletan eta Biteri kultur etxean jarri dituzte kaxak, kanpamenduan gehien behar diren produktuak biltzeko: konpresak, arroza, dilistak, pasta, olioa, azukrea, eta atuna edo sardinak oliotan.

Abenduak 19an eta 20an, supermerkatuetan
Eskoletan, gaur hasi eta abenduaren 19ra arte egingo dute bilketa. Hain justu, 19an eta 20an egongo dira herriko supermerkatuetan, produktuak biltzen. Biterin, berriz, gehiago luzatuko da kanpaina: urta­rrilaren 9ra arte egongo dira kaxak, produktuak uzteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!