Ezin izan zuen Hernanik ezer egin. Hasiera-hasieratik hartu zion aurrea atzo Bartzelonak La Teixonerako zelaian, eta hirukoloreek entsaio bakarra egitea lortu zuten. Partidua, 32 eta 5 bukatu zen.
Aurreneko minutuan lortu zituen aurreneko 3 puntuak, Bartzelonak, zigor-kolpe batekin. Eta puntuak biltzen jarraitu zuen, atsedenaldira arte; 20-0. Hurrengo 15 minutuak lasaiago joan ziren, baina berrio ere erasoari ekin zion Bartzelonak. 55garren minutuan, 25-0; 74garrenean, 30-0, eta 32-0. Iraitz Garmendiak entsegua lortu zuen 77garren minutuan, baina beranduegi zen ordurako.