Zapia eta txapela, Bergarara

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 8a

Kriskitiña dantza taldeak anto­latuta, Hernaniko Gazte­en XX. Dantza Txapelketa ospa­tu zen atzo Biterin.
Azke­nean, guztira 13 bikotek hartu zuten parte, Azpeiti, Azkoiti, Lezo, Errezil eta Bergaratik etorriak. Azken herri horretara eraman zituzten zapia eta txapela Saioa Galarragak eta Julen Mur­giondok.
Bigarren, berriz, Errezilgo Julen eta Nagore Berrondok egin zuten. Hirugarren, Ekain Uzkudun eta Laura Bastida azpeitiarrek. Laugarren, Iker Belintxon eta Maider Aginaga lezoarrek. Eta bosgarren, Aitor Uzkudun eta Leire Eizmendi errezildarrek.
Gainontzeko bikoteek ere oroigarriak jaso zituzten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!