Bideo emanaldia, ospakizunekin hasteko

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 8a

Zortzi urte bete ditu Kon­trakantxa Gaztetxeak, eta os­patzeko, aste osoko egita­raua prestatu da.
Hasteko, gaur, arratsal­de­ko 18:00etan bideo emanaldia izango da gaztetxean bertan.
Bihar, berriz, haur jolasak egingo dira, 17:30etan, eta os­te­gunean, jolas horietako fi­nalak jokatuko dira 19:00etan. On­do­ren, pintxo-potea egingo da.

Ostiralean, tailerra
Ekintza potoloenak astebu­ru­rako antolatu dituzte. Horrela, osti­ralean Xamurtasun Taile­rra emango da, 18:30etan.

Bazkaria eta kontzertuak
Egun potoloena larunbata izan­go da. Trikipoteoa egingo da, 12:00etan plazatik abiatu­ta; bazkaria, 14:00etan; Burun­tzantzan Batukada 18:00etan; eta kontzertuak 22:30etan: 3gabe2, Luz de Putas eta DJ Aratz.
Bazkarirako txartelak sal­gai daude dagoeneko, Garin, Aker eta Zintzarri tabernetan. 15 euroren truke, bazka­ri­ta­ra­ko txartela eta urteurreneko kamixeta emango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!