Aleluia esan, eta Hernani dantzan!

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 7a

Amerikako hiru emakumek lortu zuten, ostiralean, miraria: hernaniarrak dantzan jartzea! Hernani’n Musik zikloaren barruan, aurtengo azken kontzertua eskaini zuten Divine Gospel Reunion taldea osa-tzen duten hiru abeslariek eta piano-joleak. Gospel kantuak eta Gabonetako doinuak interpretatu zituzten umore, energia eta emozio haundiz. Ikus-entzuleek ezagutzen zituzten abesti batzuk ere interpretatu zituzten, eta ez zuten arazorik izan Biteri lepo bete zuten hernaniar guzti-guztiak dantzan eta txaloka jartzeko.


https://www.youtube.com/watch?v=_EEMAwMMhuo&list=UUGQKVT06AhmPkBQ1AGtOUBA
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!