Semifinaletako aurreneko partidua gaur, Barrenetxeak

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 6a

Finalerdiekin daukate zita gaur Zeberio IIk eta Barre­ne­txea IV hernaniarrak, Binakako Txapelketan. Aurreneko partidua jokatuko dute Galarretan, 16:00etatik aurrera, Ezkurra II eta San Miguelen kontra. Aurrenekoa, gaurkoan ez baita erabakiko finalista. Hiru partidutara jokatuko dira semifinalak, eta bi irabazten dituen bikotea pasako da finalera.
Edonola ere, garrantzitsua izango da lehenengo puntua lortzea, gaurkoan. Oso lehia parekatua espero da, baina bide oso desberdina egin dute bi bikoteek, semifinalera arte. Ezkurra II eta San Miguel izan ziren onenak ligaxkan, txapelketan izan duten erregulartasuna medio. Zeberio II eta Barrenetxea IV, berriz, ez ziren ondo hasi, baina goraka egin dute, eta maila onean iritsi dira semifinaletara.

Beste semifinala ere, gaur
Ez da izango finalerdi bakarra, gaurkoan. Bigarren partidua jokatuko dute, beste semifinalean, Utergak eta Endikak, Ezkurra eta Ionen kontra. Aurreneko partidua ostegunean izan zuten, eta Uterga eta Endika nagusitu ziren, 31-40.
Apostuak Ezkurra eta Ionen alde atera ziren, nabarmen gainera, baina ezustekoa eman zuten Utergak eta Endikak, bereziki atzelariaren partidu onagatik. Ion ez zen gustora aritu, eta Ezkurrak apenas izan zuen aukerarik. Buelta eman beharko diote gaur, finaletik kanpo ez geratzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!