«Elkarrekin Hernani hobetzen ari gara»

Kronika - Erredakzioa 2014ko abenduaren 7a

Udal taldearen azken lau urteetako lanaren balantzea aurkeztu zuen EH Bilduk ostegunean, Biterin egindako herri batzarrean. «Elkarrekin Hernani hobetzen ari gara», azaldu zuten. Izan ere, ba­lantzea egitean hiru ardatz azpi­marratu zituzten: etxe­bi­zi­tza, ingurumena eta par­tehartzea.
Era berean, hurrengo lau urteetarako EH Bilduren pro­gra­ma finkatzeko martxan ja­rri­ko den herri dinamikaren be­rri ere eman zuten. Hiru he­rri topaketa egingo dira ur­tarriletik martxora bitar­tean.

Etxebizitza, ingurumena eta partehartzea, ardatz
Etxebizitza arloari dagokionez, azpimarratu zuten udal etxe­bizitzen funtsa osatu dela, eta, oraingoz, 12 etxebizitza esku­ratu dituela Udalak. Laster, gainera, beste batzuk gehituko dira Karabeleko etxeak eta AMR La­drillos fabrika zegoen ere­muan egingo diren etxeak kontuan hartuta. Herritarrek ere egin zuten ekarpenik; hala nola, herriko lurrak ondare publiko bihurtzea eta etxe­bizitza hutsetan eragitea.
Ingurumenari dagokionez, az­pi­marratu zituzten auzo kon­posta zabaltzea lortu iza­na, eta Ereñotzuko bilketa sis­tema hobetu izana. Bestalde, Herri Baratzeen parkea sor­tzea, bidegorri sarea zabaltzea, eta ur-hornikuntza hobetzea lortu dutela ere azaldu zuten, eta azken honen kasuan, baita urtero 150.000 euro eta ura aurreztea ere.
Herritarren partehartze­a­ren alde egindako ahale­ginaz ere hitz egin zuten. Nabar­mendu zuten auzo elkarteekin biltzeko Partehartze Batzordea finkatu dela, eta beste par­tehartze prozesu asko jarri direla martxan: aurrekontu partehartzaileak, kirol insta­la­zioen ingurukoa, gazte loka­le­na, ikastetxeetan patinak erabiltzearen ingurukoa...

Hiru herri topaketa egingo dira urtarrila, otsaila eta martxoan, programa finkatzeko.

Interneten ere bada aukera udal balantze osoa ikusi eta balorazioa egiteko.

«Murrizketarik gabeko herria»
Bestalde, azaldu zuten: «egin­dako kudeaketari esker, Udala egoera ekonomiko onean da­go, eta ongintza zer­bitzuetan ez da murrizketarik egin».
Era berean, nabarmendu zuten Tokiko Garapen Agen­tzia sortu dutela, eta horrek eskualdearen ekonomia in­dar­­tzeko, berritzeko eta eral­datzeko balioko duela. Batzarrean bildutako herri­tarrek, berriz, Orona Fun­da­zio­aren garrantziari egin zio­ten aipamena, eta EH Bilduko udal ordezkariek azaldu zu­ten «elkarlana habian» dagoela.

Programa finkatzeko herri topaketak
Osteguneko herri batzarra Hernaniko EH Bilduk deitu­tako aurrenekoa izan da, bai­na beste hiru herri topa­keta deitu dituzte datozen hau­teskundeetarako progra­ma finkatze aldera.
Asmoa da, urtarrilaren 17an herriaren diagnostikoa egitea; otsailaren 21ean, Her­na­niren lehentasunak finka­tzea; eta martxoan, hautes­kun­deetarako programa onar­­tzea.
Balantze osoa ikusi eta baloratu daiteke webgunean: www.hernani.ehbildu.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!