Euskera eta euskal kulturarentzako interneteko domeinua da .eus domeinua, helbidearen bukaera marka. Domeinu hori erabiltzeko baldintzak dira, webgunearen zati bat euskeraz egotea, edo, bestela, webgunearen edukiek euskal kulturarekin lotura edukitzea.
Hori horrela, Dobera Euskara Elkarteak eta Kronikak webguneeteako domeinuak aldatzea erabaki dute.
Oraingoz, biak martxan
Oraindik domeinua aldatzeko lanetan ari dira, eta denbora batez, bi domeinuak martxan izango dira.
Beraz, www.dobera.com eta www.kronika.net webguneek martxan jarraituko dute. Baina, era berean, www.dobera.eus edo www.kronika.eus idatzita, webguneetara sartu ahal izango da.
Helbide elektronikoak ere aldatuko dira
Webguneei bezala, helbide elektronikoei ere eragingo die aldaketak. Horrela, oraingoz bi moduak mantenduko badira ere, laster domeinu berria bakarrik izango da martxan.
Hauek izango dira helbide berriak: dobera@dobera.eus; kronika@kronika.eus; astigarraga@kronika.eus; eta urumea@kronika.eus.