Azaro Kulturala agurtzeko, Feri Eguna ospatu zuten lehengo larunbatean Goizuetan. Eguraldiak ez zuen askorik lagundu, baina goizuetarrak ez ziren etxean geratu; ez horixe! Azienda, artisau eta nekazaritza produktuen postuak ikusgai izan ziren goizean zehar, baita trikitilariak, joare egileak, ardi erakustaldia, zerri xangoak, sagardo egileak eta poniak ere. Euriaren eraginez, bestalde, eskulangileen produktu gehienak eskolako frontoira eraman behar izan zituzten. Eta herri bazkarian, 500 bat lagun bildu ziren. Bezperan, Oskar Estangaren eskutik, Errimatuz garenera arrimatuz emankizuna izan zen. Felix Loiartek ateratako argazkiak ikusgai daude.