Arano, Cederna Garalur elkarteko kide izatea ere onartu zen osteguneko Plenoan. Garapenerako agentzia da eta honen bidez, Europatik datozen Landa Garapenerako Programako (PDR 2014-2020) diru laguntzak eskatzeko aukera izanen da. Hori horrela, Udalak garrantzitsua ikusi du elkartearen barnean sartzea. Bere garaian ere, Arano izan zen garapen agentziako kide.